6. Mendian galtzea, ekidin daitekeen abentura txarra
 

Normalean mendira doazen ibiltari gehienak nekatuta baina pozik etxeratzen dira, gailurren bat egitea edo paraje berriren bat ezagutzea lortu dutelako, beste batzuk, ostera, etsita bueltatzen dira, ustekabekoren bat izan dutelako. Azken horiei dagokienez, mendizaleen esku izaten da mendian gertatzen diren arrisku egoera gehienak saihestea. Maizen gertatzen den arazoa orientaziorik eza izaten da; horregatik, edozein lekutan orientatzen jakitea bertutetzat har daiteke. Hala eta guztiz ere, ez da segurua sen hutsez orientatzea eta oso erraza da mendian galtzea. Galtzekotan, ez da komeni norabiderik gabe aurrera egitea, horrela lortzen den bakarra orientazioa gehiago galtzea eta nekea handiagotzea izango baita. Hori dela eta, orientatzen laguntzen duten zenbait tresnez arituko gara jarraian.



1 3 2

Mapa: Lur azalera osoaren edo zati baten irudikatze grafikoa da, gehienetan laua. Orientaziorako tresna zehatza da eta zuzen erabiliz gero, oso baliagarria izaten da. Zeinu konbentzionalak agertu ohi dira mapetan, topografikoak, lur-eremuaren hainbat ezaugarri adierazten dituztenak, orrialdearen ertzetan marraztuta. Zeinu horiek ezagutuz gero, oso erraz irakurriko dugu mapa, ikur konbentzionalak etxe, bide, mendi eta abarrekin erlazionatuta. Eskala, lur-eremuko distantzia errealaren eta paperean dagokionaren arteko erlazio iraunkorra da eta oso lagungarri izaten da lekuak zehazteko.


Iparrorratza: Iparrorratza oso garrantzitsua izaten da herrietatik asko aldentzen direnentzat. Beti Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen duen orratz imandua da. Iparrorratz magnetikoa norabideak lortzeko tresnarik erraz eta zehatzena izaten da eta inguruneko karta topografikoarekin batera, orientaziorako oinarrizko elementua. Alabaina, gerta liteke iparrorratzik ez izatea eta lur-eremu batean orientatu ahal izateko nahitaezkoa izatea puntu kardinalak zehaztea. Horrelako egoera baterako, hona hemen antzina norabidea berreskuratzeko egiten zutena: dakigunez, eguzkiak ekialdetik irteten eta mendebaldetik sartzen dela, eta ipar aldea eguerdian adierazten du; beraz, galduta egonez gero, eguzkiaren posizioa erreferentziatzat hartuta orienta gaitezke.


okapen Sistema Globala edo Global Positioning System (GPS): Satelite bidezko nabigazio sistema bat da. Lurreko edozein lekutan dagoen objektu, pertsona, ontzi edo ibilgailu baten kokapen zehatza ematen du zentimetro gutxiko errorearekin.


2  Ezagutzen ez duzun leku batera joaten zarenean, zure sen onaz fidatzen zara orientatzeko ala tresna hauetariko baten batez baliatzen zara?


2 2
 
 

 



 
Logo editorial Saure