Ilustrazio lehiaketa

BARAKALDOKO 2017ko HERMES SARIA – TEKNOLOGIA BERRIEN GAINEKO UMORE GRAFIKOARI BURUZKO NAZIOARTEKO XIV. LEHIAKETA

BARAKALDOKO 2017ko HERMES SARIA – TEKNOLOGIA BERRIEN GAINEKO UMORE GRAFIKOARI BURUZKO NAZIOARTEKO XIV. LEHIAKETA

 

LEHENENGOA.- Barakaldoko 2017ko Hermes Saria – Teknologia Berrien gaineko Umore Grafikoari buruzko Nazioarteko XIV. Lehiaketarako deialdi publikoa onartu da. Barakaldoko lehiaketa kulturalei buruzko Arau erregulatzaileak, 2010eko otsailaren 12ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuak, araututako deialdia da.

 

BIGARRENA.- Lau mila eta bostehun euroko (4.500 €) gastua baimendu du Udalak, aurrekontuko 00700 45180 4810300 sailaren kontura (201500546 espediente zenbakia), emango diren sarien betebeharrei erantzun ahal izateko, Arauaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Hona hemen emango diren sariak: 1. saria – 1.500 €, 2. saria – 1.000 €, 3. saria – 800 €, 4. saria – 700 € eta 5. saria – 500 €.

 

HIRUGARRENA.- Deitutako lehiaketa honako arautegi juridikoaren bitartez antolatuko da:

1. XEDEA Marrazkigileak eguneroko bizitzan eragina duten teknologia berriei (INTERNET, BIOLOGIA, ESPAZIOA, TELEKOMUNIKAZIOAK, MEDIKUNTZA, KIROL JARDUERAK, AURRERAPEN TEKNOLOGIKOAK, LAN MUNDUA…) buruzko umore grafikoko irudi bat bidali beharko du, herritarrei aurrerapen zientifikoaren esparru berriei buruz hausnarrarazteko. Binetak ere izan daitezke, web 2.0aren aurrerapenak eta sare sozialak antolatzean edo horietan parte hartzean eragindako jokaerak erakusten dituztenak.

2. LEHIAKIDEAK Lehiaketan nahi duten pertsona guztiek har dezakete parte, diren adinekoak direla ere. Parte-hartzaile bakoitzak hiru lan aurkez ditzake, gehienez. Dagokion deialdiaren aurreko urtean Hermes Saria irabazi duten egileek ezin izango dute parte hartu (2015).

3. MODALITATEA ETA FORMATOA Eszenak eta pertsonaiak parte-hartzaileek beraiek sortutakoak eta berriak izango dira. Lanak zuri-beltzean edo koloretan egin daitezke. Lanek Din-A4ko hedadura iango dute (210mm x 297mm) eta jarrera horizontalean ein bertikalean egin daitezke. Bereizmena gutxienez 300 dpi izango ditu.

4. HIZKUNTZAK Lanak gaztelaniaz edo euskaraz aurkez daitezke. Umorezko eszena mutuak onartuko dira beste hizkuntza-esparru eta geografia eremu batzuetako artistak direnean.

5. AURKEZPENA Parte-hartzaileek mezu elektroniko bat bidali behar dute, izen-abizenak, helbidea, jaiotza-data, nortasun-agiriaren zenbakia / identifikazio fiskaleko zenbakia eta telefono-zenbaki bat adieraziz. Parte-hartzaileek lehiaketaren web orriaren bitartez eman beharko dute izena, eta lana ere (JPG formatuan) bide hori baliatuz aurkeztuko dute.

6. NON ETA NOLA AURKEZTU Lanak web orriaren bitartez baino ezin izango dira aurkeztu, 2017ko urriaren 14ra arte.

7. ERAKUSKETA ETA KATALAGOA BIRTUALAK ETA FISIKOAK Lanen aurkezpenak Barakaldoko Udaletxeari baimena emango dio irudiak erakusketa moduan edo izan litezkeen idazketa lehiaketetan erabiltzeko. Lanen erakusketak ez die diruzko eskubiderik sortuko ilustrazioen egileei. Saritutako lanak, bai eta hautatutako beste lan batzuk ere, Barakaldoko Udalak web orrian horretarako egokitu duen Museo Birtualean egongo dira ikusgai, lehiakideek, umorean oinarrituta, gai ezberdinei buruz eman dituzten ikuspegi sortzaileen adierazpide gisa. Lanen publikazioak ez die diruzko eskubiderik sortuko ilustrazioen egileei.

8. SARIAK Barakaldoko Hermes sariak 4.500 euroko kopurua du bost saritan banatzeko: 1. saria: 1.500 euro. 2. saria: 1.000 euro. 3. saria: 800 euro. 4. saria: 700 euro. 5. saria: 500 euro. Saria ematen duen ebazpenaren berri banaka eta postaz elektronikoz eman ondoren, sarituak izan direnek gehienez hilabete bateko epea dute antolatzaileari eman behar dizkioten datu guztiak emateko diru-transferentzia egin ahal izateko. Lehenengo jakinarazpena egin eta hiru hilabeteko epea datuak eman gabe igaro bada, irabazleak dagokion sariari uko egiten diola ulertuko da eta ilustrazio saritua kendu egingo da udalaren euskarri guztietatik.

Eskatzen diren datuak:

Datu pertsonalak:

Izen-abizenak

IFK / IFZ / Pasaportea

Helbidea

Udalerria

Posta-kodea

Probintzia

Telefonoa

Posta elektronikoa

Bankuko datuak:

Swift BIB kodea

IBAN kodea

Aurreko datuak sarituarenak direla egiaztatzeko, banketxeak egindako idatzizko agiria sinatuta.

9. EPAIMAHAIA Sariak eman gabe utz daitezke, baldin eta aurkeztutako lanek gutxieneko kalitate-eskakizunak betetzen ez badituzte.

10. HAUTATZEKO IRIZPIDEAK Sariak ondoren adierazten diren irizpideen arabera emango dira: a.- Lanaren arte-kalitatea eta gailentasuna: 50 puntu. b.- Lehiaketaren gaira eta berezkoa duen umorezko lengoaiara egokitzea: 30 puntu. c.- Binetak teknologia berriei eta horiek eguneroko bizitzan duten eraginari buruz planteatzen duen gaiaren eragina gizartean eta kulturan: 20 puntu. 11. BESTE ZEHAZTAPEN BAT Lehiaketan parte hartzeak deialdi honetan ezarritakoa onartzea dakar.

LAUGARRENA.- Norgehiagoka izango da sariak emateko araubidea. Horretarako, aurkezten diren lanak konparatu egingo dira; haien lehentasun-ordena ezarriko da adierazitako irizpideei jarraikiz; eta, ordena horrekin bat, dagozkion zenbatekoak banatuko dira, deialdiak finkatzen duen mugaren eta Udalak erabil dezakeen kredituaren barnean betiere.

 

BOSGARRENA.- Aurkeztutako lanen azterketa eta ebaluaziorako Epaimahai bat sortuko da, Nerea Cantero Gurtubay andreak, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-Mendekotasunen Prebentzio Arloko Zinegotzi-Delegatuak, osatuko du, edo momentu hartan kargu horretan dagoen pertsonak, Presidente kargua izango duena. Amaia Ballesteros andreak, Judit Allende andreak, Juan García Cerrada jaunak, ilustrazio eta umore grafiko munduko prestigio pertsona gisa eta Juan Manuel de Los Santos Aranaz jaunak, idazkari gisa parte hartuko duena.

 

SEIGARRENA.- Sariak emateko prozedura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea eskabideak aurkezteko epea amaitu, eta bi hilabetekoa izango da gehienez ere.

 

ZAZPIGARRENA.- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, Udalak ebazpena jakinarazi behar die interesdunei.

 

ZORTZIGARRENA.- Ebazpenak amaitutzat emango du administrazio-bidea, eta, haren aurka, berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute eskatzaileek alkate udalburuaren aurrean, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko dute administrazioarekiko auzietarako epaitegian, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzeko uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8. eta 10. artikuluek ezartzen duten eskumen-banaketarekin bat, bi hilabeteko epean jakinarazpena hartu eta hurrengo egunetik.

Sare sozialak

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu estatistika datuak bere erabiltzaileen nabigazioa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, kontuan hartu bere erabilera onartuz. Informazio gehiago Onartu